Ikuspuntua

Eunateko Zuzendaritzak elkarrizketa mahaia irekitzea onartu duela iragarri dute, ehunka lagun batu dituen Baterajotze Nazionalean

Iruñerriko Autodefentsa Sareak pasa den astean deitu zuen baterajotze nazionalera 600dik gora ikasle eta langile batu dira gaurkoan. Anttoniuttitik hasi da manifestazioa “Kontrola zuen bidea, Autodefentsa gurea!” lemapean. Manifestazioaren amaieran “Zuzendaritzak elkarrizketa mahaia irekitzea onartu duela” iragarri dute ikasleek. Gaur Anttoniuttin bildu dira ehunka ikasle

Bizi duen testuinguru politikoaren inguruko prentsa oharra kaleratu du Kijera Gaztetxeak

Gaztetxearen ibilbidearen irakurketa eguneratua egin dute, elkartasun dinamika ezberdinen indarrak udalaren desalojo mehatxuari galga jarri diola azpimarratuz. Kontrara, oldarraldi errepresibo berri bat bizi dutela eman dute jakitera, eta horren aurrean antolatzen, auzoa bizitzen eta kapitalaren zapalkuntzari aurre egiten jarraituko dutela Kijera gaztetxeak prentsa oharra kaleratu

Iruñerriko Autodefentsa Sareak Eunateko Baterajotzera joateko debekuak salatu ditu

Iruñerriko hainbat ikastetxe akordio batera iritsi direla eta Iruñerrian paroak debekatu dituztela aditzera eman dute Iruñerriko Autodefentsa Sareko kideek. Debekuen gainetik, osteguneko baterajotzera joateko deia luzatu dute. Iruñerriko ikasleek eta Txantreako auzokideek sare sozialetan publiko eginiko prentsaurrekoan, azken aste hauetan egon diren mugimenduak salatu dituzte,

Ertzaintzak Geriza herri plataformako bi kide identifikatu zituen larunbatean Zarautzen

Zarauzko etxegabeen egoera gordinari konponbidea emateko sortu den herri plataformako kideek eztabaida publikoa ixilarazteko Udalak emaniko erantzun autoritarioa salatu dute. Iragan larunbat goizean eginiko kontzentrazioan, Ertzaintzak kazetari bat eta kontzentrazioan zen beste kide bat identifikatu zituela jakinarazi dute, eta egun osoan atzetik izan zituztela. Zarauzko

Badatoz Gipuzkoako Gaztetxe eta Gazte Asanbladen Topaketak

Herrialdeko Gaztetxe eta Gazte Asanbladen artean gero eta nabariagoak diren elkartasun eta elkarlan adierazpenen koordinazioa potentziatzeko tresnak eskeiniz, proiektu lokalen gaitasunak biderkatzea dute helburu aurtengo Topaketek. Gipuzkoako Gaztetxe eta Gazte Asanbladen Topaketak egingo dituzte asteburuan, martxoaren 22an, 23an eta 24an, Hernaniko Kontrakantxa gaztetxean.  Antolatzaileen arabera,

Erraki jaio da, gune autogestionatuen babes sarea

“Gune autogestionatuek modu isolatuan aurkitzen dituzten mugak gainditu eta klase elkartasunaz euren burua defendatzeko mekanismo ezberdinez hornitzea” helburu harturik, lan lerro zehatzak garatuko dituen babes sarea da Erraki. “Langileen autoantolaketa ardatz duen erreminta politiko” gisa aurkeztu du bere burua Errakik, sare sozialetan publiko egin duen

Baterajotze nazionala deitu du martxoaren 21ean Iruñerriko Autodefentsa Sareak Eunatetik kontrol kamerak ken ditzaten eskatuz

Iruñeko Eunate institutuko ikasle mugimenduko kideek zuzendaritzari elkarrizketarako deia luzatu diote, baina honen ezezko erantzunaren aurrean baterajotze nazionala deitzea adostu dute ikasleek Ikasturte hasieratik doaz Txantrea auzoko Eunate institutuko ikasleak zentroan zehar jarri diren kontrol kamera ezberdinak ken ditzaten eskatuz. Mobilizazioak ugariak izan badira ere,

Araba eta Bizkaiko Gazte Topaketa Sozialistak, apirilaren 5etik 7ra Laudion

Gazte Koordinadora Sozialistak apirilaren 5etik 7ra, Laudion burutuko dituen Topaketak aurkeztu ditu gaur. Ildo politiko sozialistaren baitan “bizitzaren momentu guztiak politizatu eta borroka komunitatea elikatzeko” egitarau oparoa osatu dute. “Gizarteak sortzen duen despolitizazioaren aurrean guri bizitza politikoa sustatzea dagokigulako antolatu ditugu topaketa hauek. Gure bizimodua

Gasteizko 5 gaztek epaitegietatik pasa beharko dute ostegunean,Urteberri eguneko jazarpen polizialaren ondorioz

Urteberri eguneko goizaldean Gasteizko Gaztetxean Udaltzaingoak eta Ertzaintzak 5 gazte atxilotu zituen, horietako lau aske geratu ziren egunean bertan, bostgarrena baina, Zaballako espetxean dago orduztik. 5 gazteek hilaren 14ean Gasteizko epaitegietatik igaro beharko dutela jakinarazi du gaur Gasteizko Gaztetxeak eta elkartasun jaialdia antolatu du ostegunerako.

Geriza Etxea, ‘errealitate gordinenei’ aterpe emateko ekimena Zarautzen

Zarauzko Gizarte Zerbitzuek etxegabeek neguan gaua pasa ahal izateko Neguetxe aterpea aurten ez irekitzea erabaki zuten pasaden urtarrilean. Ordutik, dozenaka lagun bildu ditu Neguetxe irekitzeko aldarriak larunbatero udaletxe atarian. Gaur, Geriza plataforma aurkeztu dute: “Neguetxeren itxierari erantzun bat emateko”. “Ezkutuan eta itzalpean” dagoen errealitate “gordinari”